Brinkolako San Agustin jaiak
Oraindik urruti daude, baina abuztuko oporrak tartean, dagoeneko prest daukagun jaien egitaraua bidaltzen dugu Brinkolako jai batzordekook. Bide batez, egun horietan gure auzora ondo pasatzera etor zaitezten gonbidatu nahi ditugu legazpiar eta kanpotar guztiak. Gora San Agustin jaiak!
SAN AGUSTIN JAIAK 2008 Brinkola
Abuztuak 28, osteguna SAN AGUSTIN EGUNA Jubilatuei eskainitako eguna
Eguerdiko 12:30ean meza, eta ondoren, jubilatuentzako bazkaria Armuño elkartean
Abuztuak 29, ostirala
Arratsaldeko 20:30etan, Txupinazoa eta ikurrina jartzea Armuño elkartean
Gauerdian, rock kontzertua txozna inguruan
Goizaldean, txokolatada Armuño elkartean
Abuztuak 30, larunbata
Eguerdiko 12:00etan, haurrentzako marrazki lehiaketa, opari eta guzti. Lanekin erakusketa egingo da Armuño elkartean.
Arratsaldeko 17:00etan, puzgarriak eta haurrentzako jolasak Sorgintxulo Aisialdi Taldearekin, eta opariak partehartzaile guztientzat. Amaieran, buruhandiak.
Ondoren, Elustondo anai-arreben trikitixa giroa alaitzen.
Bolo eta toka txapelketa.
Iluntzeko 21:00etan, auzo-afaria Armuño elkartean bertsolariekin eta trikitilariekin, eta amaieran, erromeria Elustondo anai-arreben trikitixarekin goizaldera arte.
Goizeko 02:00ak aldera, txerri harrapaketa, eta gero, txokolatada Armuño elkatean
Abuztuak 31, igandea
Eguerdiko 12:00etan meza, eta ondoren, omenaldia auzoko zaharrei.
Arratsaldeko 18:00etatik aurrera:
- XII tortila lehiaketa eta sardina eta txistorra banaketa, sagardoaz lagunduta.
- Txerri harrapaketa
- Eneko eta Ibarguren trikitilariak
- Bolo eta toka txapelketen finalak Gaueko 22:00etan, azken kafea Armuño elkartean
Irailak 7, igandea
Goizeko 9:00etan, Brinkolako VII mendi bizikleta ibilaldia.
Izena ematea, 8:00etatik aurrera