Hemen zaude: Hasiera Albisteak Brinkolako San Agustin Jaiak
Dokumentu Akzioak

Brinkolako San Agustin Jaiak

2011/08/24

Aurten ere badatozkigu San Agustin Jaiak Brinkolara. Datorren abuztuaren 26an hasita eta 28ra bitartean hainbat ekimen izango dira.

SAN AGUSTIN JAIAK 2011

BRINKOLA

Abuztuak 26, ostirala

  • 16:30etan auzoa apaintzeko banderatxoak egiteko jaia bertako haurrentzat. Apaingarriak jarri eta gero, txokolatada Armuño Elkartean.
  • 20:30etan Txupinazoa, Ikurriña jartzea eta txalaparta saioa Sutan Ttakun taldearekin.
  • 21:00etan Auzo afaria, bertsolariak eta trikitilariekin.
  • Gauean, erromeria Armuño Elkartean Elustondo anai-arrebekin.
  • 00:00etan Rock kontzertua txozna inguruan.
  • Goizaldean txokolatada.

Abuztuak 27, larunbata

  • 12:00etan Marrazki lehiaketa. Lanak Armuño Elkartean erakutsiko dira jaietan zehar.
  • 17:00etan Haurrentzako jolasak Sorgintxulo Taldearekin eta buruhandiak.
  • 17:00etan Bolo eta toka txapelketaren hasiera.
  • 18:00 Auzoko XV. Tortila lehiaketa eta sardina, txistorra eta sagardo dastaketa.
  • 19:30etan Disko festa Perurekin.
  • 23:00etan Disko festa Perurekin.
  • 02:00etan Txerri harrapaketa, ondoren txokolatada

Abuztuak 28, igandea

  • 12:00etan Meza eta omenaldia auzoko edadetuenei, dantzari eta bertsolariekin. Gero, kantu kalejira. Ondoren jubilatuen bazkaria Armuño Elkartean.
  • 17:00etan Haurrentzako puzgarriak.
  • 17:00etan  Bolo eta toka txapelketak.
  • 18:00etan Idi probak.
  • 20:00etan Haurrentzako txerri harrapaketa.

 

Aldaketaren bat

Kaletar bat — 2011/08/25 13:50
Kalean ikusitako kartelen arabera aldaketaren bat dagoela dirudi. Ostiraleko kontzertuan herriko bi taldek joko dute, LORTU eta CROSSROAD.
Larunbateko diskofesta MOVIDISK-ekin izango da. 24:00etan MOTHERSHIP legazpiarrak ere joko dute, eta hauek amaitutakoan diskofestak jarraituko du.
Ondo pasa!

Joxepe

joxepedro — 2011/08/26 01:03
Kaixo Joxepedro

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.