Brinkolako jaiak
Oraindik asko falta da Brinkolako San Agustin jaietarako, baina oporren bueltan zain izango dituzuela jakin ezazue. Aurtengo programa ekitaldiz bete-betea dator, eta azpimarratu behar da auzoan lehen aldiz idi probak izango direla. Bestalde, nahiz eta egitarauan ez agertu, ostiral eta larunbat gauean joaten direnek sua eta kolorea protagonista izango dituen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute.
Hona hemen San Agustin jaietako programa
Abuztuak 27, ostirala.
16:30 auzoa apaintzeko banderatxoak egiteko jaia bertako haurrentzat.
Apaingarriak jarri eta gero, txokolatada Armuño elkartean
20:30 Txupinazoa eta ikurriña jartzea
21:00 Auzo afaria, Lizaso eta Egaña bertsolariekin eta Elustondo
anai-arrebak trikitilariekin
Gauean, erromeria Armuño Elkartean Elustondo anai-arrebekin
Gauerdian rock kontzertua txosna inguruan: Magenta Donkeys, La galerna eta
Mothership (Tributo a Led Zeppelin)
Goizaldean txokolatada
Abuztuak 28, larunbata. San Agustin eguna
12:00 Marrazki lehiaketa. Lanak Armuño elkartean erakutsiko dira jaietan
zehar
12:30 Meza
Ondoren, jubilatuen bazkaria Armuño Elkartean
17:00 Haurrentzako jolasak Sorgintxulo taldearekin eta buruhandiak
Ordu berean, bolo eta toka txapelketaren hasiera
18:00 Auzoko XIV Tortila lehiaketa eta sardina, txistorra eta sagardo
dastaketa
19:30 Disko festa Iñigo Etxenikerekin (Segura Irratiko esataria)
22:30 Txalaparta saioa Sutan Ttakun-ekin
23:00 Disko Festa Iñigo Etxenikerekin
Goizaldeko 2:00etan, txerri harrapaketa
Ondoren, txokolatada
Abuztuak 29, igandea
12:00 Meza eta omenaldia auzoko edadetuenei, dantzari eta bertsolariekin.
Ondoren, kantu kalejira
17:00 Haurrentzako puzgarriak
17:00 Bolo eta toka txapelketak
18:00 Idi probak
- Javier Arizti
- Julián Telleria
- Igeldo
20:00 Haurrentzako txerri harrapaketa
Arratsaldean zehar, Eneko eta Ibarguren trikitilariak