Hemen zaude: Hasiera Albisteak Brinkolako entziklopedia
Dokumentu Akzioak

Brinkolako entziklopedia

2009/10/16

Datorren hilaren 23an, ostirala, liburu berria aurkeztuko du Burdinola elkarteak: "Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara. Brinkolan jasotako lexikoa eta etnografia gaiak". Egilea Ormaiztegiko Aitor Azpiazu Ugalde da eta hamar urte baino gehiago eman ditu ikerlanean azaltzen diren datuak biltzen, aztertzen eta txukuntzen. 500 orrialdetik gorako liburu mardula izango da, koloretan eta argazki ugariz hornitua.

 Burdinola elkarteak argitaratzen duen hirugarren liburua da hau, aldizkaria, egutegiak eta hiruorrikoak kontua izan gabe. 2006an "ZingiZango. Legazpiko euskara" argitaratu zuen eta 2008an "Historia eclesiástica de Legazpi". Oraingoan, berriz ere, Legazpiko hizkuntza ondarea du aztergai, ondare aberatsa, inondik ere.

Aurkezpena Brinkolako saloian izango da, arratsaldeko 8etan.

Aitor Azpiazuri egindako elkarrizketa bat Burdinolaren Txinpartak 16 alean irakur daiteke, iazko neguan argitaratua. Sarean dago: http://www.scribd.com/doc/11791752/txinpartak16


 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Brinkolako entziklopedia

Aurkezpena iragartzen duen kartela