Brinkola izeneko telesaila aurki hasiko da
Egunotan Brinkola telesaila iragartzen ari dira ETBn. Brinkolatarrak omen diren pertsonaia bereziak agertzen dira bertan.
Bere garaian Anjel Alkaini galdetu genion eta gure Brinkolarekin ez zuela zerikusirik esan zigun nahiz eta trama tren geltoki batean gertatu. Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzenduko dute eta Noaoa saioko aktoreez gain Jose Goikoetxea ikusi ahal izango dugu bertan. Bere garaian emisioa urtarrilean hasiko zela esan zuten. Nolanahi ere, EITBren web orrian oraindik ez dute programaren orririk jarri.