Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bosgarren urtez jarraian bertso bazkaria Gaztetxean
Dokumentu Akzioak

Bosgarren urtez jarraian bertso bazkaria Gaztetxean

2008/03/26

Xabier Silveirak, Fredi Paiak eta Jokin Urangak kantatuko dute apirilaren 5eko bertso bazkarian Gaztetxean. Txartelak salgai dauzkazue Gaztetxean bertan eta Karibe Zaharrean

Bost urte dira Legazpiko Gazte Asanbladak eta Legazpiko Berso-Olariak elkarlanean bertso bazkaria antolatzen hasi zirela. Bost urteotan hutsik egin gabe etorri dena Xabier Silveira da eta aurten bigarren aldiz jarraian aipatutako hiru bertsolariak izango dira. "Oso gustura kantatzen dugu giro honetan" esan digu Xabierrek eta "hemengo bertso bazkariak ondo gogoratzekoak dira, batez ere, iazkoa" Fredi Paiak. Iaz langa oso altu jarri zuten baina zalantzarik ez daukagu aurten ere gaindituko dutela. Informazio gehiago Gaztetxearen blogean aurkituko duzue.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.