Bilboko manisfestaziorako autobusa
Urtarrilaren 7an euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio erraldoia egingo da Bilbon. Antolatzaileek autobusak antolatu dituzte Legazpin. Bestalde, ostegunean, udaletxean egingo den jendaurrekoan, bertara joateko deia egingo dute hainbat elkartetako legazpiarrek. Honela dio oharrak:
Urtarrilaren 7an, Bilbon, manifestazio handi bat egingo da. Euskal Herrian urtetan egin den handiena izan behar du.
Horretarako ezinbestekoa da ahal dugun guztiok bertaratzea. Autobusetan joan behar da, errepideak gainezka egingo duelako bestela.
Izena emateko guneak hauek dira: Arrano, Kukue eta Karibe zaharra.
KALEAK BETE KARTZELAK HUSTEKO!