Bilboko Kafe Antzokiaren aldeko sinadura bilketa
www.kafeantzokia.com orrian ematen dira udalak hilabetez Antzokia itxi izanari buruzko azalpenak. Hiri erdalduneko euskalgune nagusi eta erreferentziala arriskuan dago. Euskaldunok guztiok dugu zer galdua Kafe Antzokia ixten bada. Eman zure sinadura, taberna baino askoz gehiago den mugimenduaren alde.
Imajinatzen duzue Izadi Zaleak edo ZingiZango edo Gaztetxea aitzaki administratibo huts batekin itxiko balituzte? Antzeko arriskuan dago Bilboko Kafe Antzokia. Kontzertuak, bertso afariak, dantza emanaldiak, antzerkia, umeentzako gunea... Denetik, oparo eta ona eskaintzen duen mugimendua da. Babes kanpaina abiatu du Udalak lokalaren aforo handitzea posible egingo lukeen lana baimendu dezan eta, horrela, orain arteko kultur jarduera oparoa mantendu ahal izan dezan. Legazpiren auzo hori hain urruti ez dagoelako, legazpiar guztion babesa ere eskatzen da. www.kafeantzokia.com begiratu eta sinatu.
Beste ikuspegi bat
ahal dena zabalik mantentzeko
Ez nago gai honetaz oso informaturik baino...