Hemen zaude: Hasiera Albisteak Biblioporrak 2010
Dokumentu Akzioak

Biblioporrak 2010

2010/06/15

Aurten ere Legazpiko Udal Liburutegiak "Biblioporrak 2010" udarako irakur gida kaleratu du beste 6 liburutegirekin batera. Legazpin plazaratzen den 8. urtea da. Aisialdi garaian irakurketari ekin nahi dionarentzat eta ohiko irakurlea denarentzat aukera ezin hobea argitaratzen den guztitik behar bezelako aukeraketa egiteko.

Gidan agertzen diren dokumentu guztiak liburutegiko arduradunek irakurriak dira eta kritika ezi hobeak ian dituzte hainbat medioetan. Guztiak nobedadeak dira eta merkatuan eskuragarri daude, eta nola ez, gida egiten partehartu duten liburutegietan ere lor daitezke maileguan. 

80 liburu, 8 musika diska eta 8 filme DVD formatuan gomendatzen dira. Adin eremua ere zabala da, 0 urtetik aurrera, 6 urtetik aurrera, 9 urtetik aurrera, gazteak eta helduak sailak liburuentzat. Ikus-entzunezkoen atalean, gehiengoa helduentzako dokumentuak dira.

Biblioporrak 2010 gida ondorengo estekan aurkitu dezakezue:

http://www.scribd.com/doc/33061651/BIBLIOPORRAK-2010

 

Bide batez, gogorarazten dizuegu datorren ekainaren 21tik irailaren 10era, liburutegiak udako ordutegia izango duela: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.