Biblioporrak 09
Aurten ere Legazpiko Udal Liburutegiak Biblioporrak 09 udarako irakur gida kaleratu du. Gida beheko estekan ikusi dezakezue.
Aisialdi garaian irakurketari ekin nahi dionarentzat eta ohiko irakurlea denarentzat aukera ezin hobea argitaratzen den guztitik behar bezelako aukeraketa egiteko. Gidan azaltzen diren dokumentu guztiak liburutegiko arduradunek irakurriak dira eta kritika ezin hobeak izan dituzte hainbat mediotan. Guztiak nobedadeak dira eta merkatuan eskuragarri daude. Horretaz gain, gida egiten partehartu duten liburutegietan ere lor daitezke maileguan, azkar liburutegira hurbiltzen denarentzat behintzat. Alegia, 7 liburutegiren artean egin da gida hau eta aurten Legazpin plazaratzen den 7. urtea da.
79 liburu gomendatzen dira, 8 musika diska eta 9 pelikula DVD formatoan. Adin eremua ere zabala da, 0 urtetik aurrera, 6 urtetik aurrera, 9 urtetik aurrera, gazteak eta helduak sailak liburuentzat. Ikus-entzunezkoen atalean, gehiengoa helduentzako dokumentuak daude.
Bide batez, gogora ekartzen dizuegu hurrengo astetik aurrera, Ekainak 22tik eta Irailakk 11rarte liburutegian udako ordutegia izango dugula. Astelehenetik ostiralera goiezeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara. Aurten berrikuntza moduan, liburutegiak ez ditu bere ateak itxiko abuztuan.