Beste garaipen bat Legazpiar ziklo-kroslarientzat
Asteburu hotz honetan Laudion eta Elorrion izan dituzte lasterketak. Laudion Imanol Ugarte soilik izan zen eta bigarren egin zuen. Elorrion, berriz, garaipena lortu zuen. Ander Ibarguren eta Julen Agirreburualde ere han izan ziren.
Euskal herriko txapelketarako aste bat soilik falta delarik, Imanol Ugarte legazpiarra gogoz eta indartsu dabil. Joan den astean, Zeberion irabazi ostean, atzo berriro ere, Elorrion errepikatu zuen. Laudion bigarren egin ondoren, larunbatean, ondo errekuperatu eta lasterketa dotorea egin zuen zirkuitu izoztuan zehar.
Jadanik hirugarren garaipena du aurten master 40 kategorian. Gero kadeteen mailan Ander Ibarguren izan zen legazpiarren artean. Gaizki irten zen, azkena berak dioenez, bainan gutxinaka aurrera egin zuen indarra duela erakutsiaz. Azkenik, 16. sailkatzea lortu zuen, lasterketa polita egin ondoren.
Bukatzeko, Elite eta 23 urtez azpikoen lasterketa jokatzear zen. Bertan, Julen Agirreburualdek, nahiz eta lasterketa isila egin, 6. sailkatzea lortu zuen 23 urtez azpikoen mailan. Iker Conejok eta Aitor Izagirrek atseden hartu dute asteburu honetan.
Ziklo-krosean ez da gabonik izango, ezta atsedenik ere. Beraz hurrengo igandean, abenduak 27, Iraetako herrian jokatuko dira Euskal Herriko Txapelketak. Ea zortea duten!