Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bertsolari gazteak Mirandaolan
Dokumentu Akzioak

Bertsolari gazteak Mirandaolan

2008/05/11

Mirandaola eguneko ekitaldi sortaren barruan Legazpiko Bertso-Olariak bertso eskolako gazteek saioa egin zuten Julen Agirreburualderen aginduetara.

Hasierako agurra Oier Uribetxeberriak, Urko Garmendiak eta Aimar Telleriak egin zuten. Ondoren, puntua emanda bertsoa osatu zuten Iñigo Aztiriak eta Haritz Baztarrikak. Lau oinak emanda, berriz, zortziko txiki bana egin zuten Amaia Gardek, Olatz Erraztik, Diego Murillok eta Eneko Otegik. Bukaerako agurra Arkaitz Garmendiak eta Aimar Uribetxeberriak egin zuten.

Saio oso dotorea izan zen eta entzuleen irribarrea eta txaloak izan zituzten ordainetan.

Mirandaola

Iñurri Txiki — 2008/05/12 10:36
Egunon guztioi, Poza ematen dit, kanpotik begira Legazpiko berriak clik baten bidez jakin ditzakedala ikusteak. Bestetik esan poz handia emango lidakedala mirandaola eguneko argazkiak ikusteak, etxe inguruko argazkiak beti izaten dira gustagarriago baina bueno besteak ere oso ondo etortzen dira. Herria urruti bada ere bisitatzeko aukera ematen baitit. Ba horixe argazkien zain geratzen nahizela. Bestetik esan atzetik kantera itzela datorrela ume hauen aldetik. Azkenik esan eskerrikasko web gune hau posible egiten dutenei oso gustora sentitzen baikara kanpoan gauden Legazpiarrok herriko albisteak irakurriz. Eskerrrikasko eta laister arte!!!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Bertsolari gazteak Mirandaolan

Bertsolari gazteak Mirandaolan