Hemen zaude: Hasiera Albisteak AHTren aurkako bertsoa
Dokumentu Akzioak

AHTren aurkako bertsoa

2010/07/06

ZingiZangozale batek Itsasondoko AHTren aurkako ekintza dela eta oharra eta bertsoa bidali dizkigu. Hona hemen:

Jakingo duzuenez, ostegunean lau gazte, itsasondon dauden meategietara sartu eta zementuzko bidoiei kateatu ziren. Ekintza hau AHTren obrak egiten ari diren lurren ondotik izanen da. Gazteek meategietatik bertso bat in dute gaur (uztailak 4) ordizian egin den manifestazioan kantatzeko, eta hala izan da.

Bertsoa hau da, eta honekin pasako dizuet Berrian agertu den gazte baten  argazkia, a bertsoaren doinua ez dakit, igual zuek asmatu dezakezue, jeje, beno eskerrik asko:

Patxi Lopez jauna,

entzun egidazu,

hementxe barrun gaude

ta non zaude zu.

Txikitzaileei ahotsa

zuk jarri diezu,

irrati/telebistak

beti zuen mezu.

Ta jendea kalean

hortxen dabil kexu,

hazkunde ekonomiko

azaltzen diguzu,

ZUK ZEURE BURUA LURPERA EZAZU.

 

ALBISTEAREN JARRAIPENA BERRIAREN LINK-ETAN, NAHIZ ETA SARRERATXOAREKIN, BERTSOA ETA ARGAZKIA NAHIKOA IZAN: http://paperekoa.berria.info/harian/2010-07-02/002/007/lau_ekintzaile_meategietan_itxi_dira_ahtko_lanak_gelditzeko_asmoz.htm

 

http://www.berria.info/albisteak/42197/leherketak_egin_dituzte_ekintzaileak_meategian_egonagatik.htm

 

http://www.berria.info/albisteak/42230/itsasondoko_meategietan_dauden_ahtaren_aurkako_ekintzaileak_egoera_larrian_daudela_ohartarazi_dute.htm

Kontuz izenburuarekin.

Josema — 2010/07/07 15:49
Kontuz izenburuarekin!! AHTren ALDEKO! bertsoa jarri duzue, eta ez AURKAKO.
Ze sustoa!
Josema

Zuzenduta

ZingiZango — 2010/07/07 18:12
Arrazoi, Josema. Zuzenketa egin dugu. Eskerrik asko.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
AHTren aurkako bertsoa

Berria.info