Bertso saioa urriaren 15ean
Iragarri genuen bezala, urriaren 15ean Andoni Egaña, Miren Amuriza, Jon Maia eta Maialen Lujanbio izango ditugu Legazpin kantari. Legazpiko Bertso-Olariek saioa iragartzen duen kartela bidali digute.
Saioa Latxartegi aretoan izango da eta 17:30ean hasiko da. Urtarrilean Eixal baserriaren aldeko saiora musutruk etorri ziren bertsolari horiek. Hori dela eta, aurtengo udazkeneko saioa eurekin egitea erabaki zen.