Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bertso eskolen ordutegiak
Dokumentu Akzioak

Bertso eskolen ordutegiak

2011/10/10

Legazpiko Bertso-Olariek aurtengo ikasturterako ordutegiak finkatu dituzte:

·        Laugarren mailakoak, ostegunetan, 18:00etan elkartuko dira.

·        Seigarren mailakoak eta DBH 1ekoak ostiraletan 18:45ean.

·        Helduak ostiraletan 18:00etan elkartuko dira.

Izen emateko epea ez dela inoiz ixten jakinarazi digute eta edonork har dezakeela parte aipatutako eskoletan. Gaztetxoenen kasuan mailakako antolaketa gutxi gorabeherakoa da. Maila horietatik kanpokoak ere joan daitezke bertso eskolara.

Bertso eskola hauek guztiak Legazpiko Bertso-Olarien lokalean izango dira, Itxaropenen.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Bertso eskolen ordutegiak

2011-2012 ikasturteko zenbait ikasle