Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bertso eskolako kideak instrumentu eta guzti
Dokumentu Akzioak

Bertso eskolako kideak instrumentu eta guzti

2008/04/16

Bertsolariak instrumenturik gabe ibiltzen dira normalean, baina, Legazpiko Bertso-Olariek festetarako bertso musikatuak prestatu dituzte eta, egun hauetan, entseguetan dabiltza jo eta ke, Xabier Barriolaren eta Beñat Aierberen aginduetara.

Iaz ere "Bertso berriyak Legazpiri jarriyak" bertso musikatuen emankizuna eskaini zuten eta aurten, berriz, "eta 400 urte hauetan Segura izan bagina, zer?" izango da gaia. Seguratik bereizi gineneko 400. urteurrenaren ekitaldietan sartuta dago. Bertso eskolako ume eta helduek hartuko dute parte. Egun hauetan entseguetan dabiltza jo eta ke. Belarri eta ahotsak ez dituzte punta-puntakoak baina Xabier Barriola eta Beñat Aierbe bezalako bi musikari bikain gidari hartuta oso itxura oneko ekitaldia egingo omen dute. Emankizuna maiatzaren 4an Euskal Herria plazan izango da 20:00etan. Euria egingo balu, berriz, azokako arkupeetan.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Bertso eskolako kideak instrumentu eta guzti

Orain dela urte batzuk Bertso-olariek egindako antzerkia