Bertso eskolak abian
Bertso eskolen ikasturteak hasiera izan du eta hiru talde izango dira: bata gaztetxoena, bestea helduen idatzizkoa eta, azkena, helduen bat-batekoa.
Gaztetxoena eta helduen idatzizkoa ostiraletan izango dira 18:00etan. Helduen bat-batekoa, berriz, 19:00etan elkartuko da.
Ostiralean elkartu ziren lehenengo aldiz hiru taldeak. Nolanahi ere, aurrerantzean edonork hartu ahal izango du parte nahi duen taldean. Ostiraletan azaldu besterik ez du. Argazkian joan den ostiralean azaldu ziren guztiak ikus daitezke.