Bertso-afarirako sarrerak Kultur Etxean salgai
Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin bertso-afaria izango da otsailaren 29an. Afaria Laubide tabernan izango da eta, dagoeneko, sarrerak salgai jarri dira Kultur Etxean.
Bertso-Olariak bertso eskolak antolatu du berts-afaria. Dagoeneko, sarrerak Kultur Etxean salgai daude baina datorren astean Kukue eta Laubide tabernetan ere jarriko dira. Sarrerak 27 euro balioko du baina hemezortzi urtetik beherakoek 24 eurotan eskuratu ahal izango dituzte. Bertso-afaria otsailaren 29an, ostiralean, izango da eta 20:30ean hasiko da Laubide tabernan. Bertso eskolak bertsozale guztiak gonbidatu nahi ditu.