Behobiako korrikalarien argazkia larunbatean
Behobia-Donostian parte hartuko duten legazpiarren argazkia egitea bururatu zaie parte hartzaile batzuei. Horretarako, larunbatean, 10:00etan, Ibargutxi Kirolak dendaren aurrera joateko deia egin dute. Honela dio heldu zaigun oharrak:
Kaixo,
Deialdi bat egin nahi dugu. Kontuan edukita urtero Behobia-Donostia karreran legazpiar pila batek parte hartzen duela, parte hartzaile batzuei bururatu zaie denak elkartzea argazki bat ateratzeko. Horregatik deialdia egiten zaie behobiero guztiei larunbat honetan goizeko 10etan Ibargutxi Kirol denda aurrean agertzeko, aurtengo kamiseta (berdea) jantzita argazkia ateratzeko. Espero dugu jendea animatuko dela.