Behatokiaren dokumentala Osakidetzari buruz
Legazpiko anbulatorioan euskaldunen hizkuntza-eskubideak errespetatzen dira? eta Zumarragako ospitalean? Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "18 urtez hizkuntza-eskubiderik gabe Osakidetzan" dokumentala ekoiztu du.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 18 urtez
hizkuntza-eskubiderik gabe Osakidetzan dokumentala ekoiztu du. Bertan,
Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzuari dagokion hizkuntza-eskubideen
egoeraren berri jasotzen da. Pediatria arloan 18 urtez bizitako
hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoaren adibide den kasu baten berri
ematen da; Luis Mari de Juan Irastorza ordiziarrak bizitakoa, hain zuzen ere.
Uda aurretik Behatokiak Kepa Elortza oñatiarrak Osakidetzaren eskutik jasan
zuen hizkuntza-eskubideen urraketa salatu zuen eta bere kasua bideo batean
publiko egin ere bai, Duintasun
bidea
Uda ondoren, gaia berriz ere hedabideetan agertu da eta Bengoa sailburuak
hizkuntza-eskubideen urraketak ukatu eta euskaraz bizi nahi duten herritarrak
gutxietsi ditu, besteak beste, Osakidetzaren aurkako ia kexarik ez dagoela eta
horrelako kasuak anekdotikoak direla esanez.
Eta Behatokiak bigarren bideo bat hedatu du guztiok dakiguna agerian utziz,
alegia, hizkuntza-eskubideen urraketa anekdotikoa ez, SISTEMATIKOA eta DENBORAN
IRAUNKORRA dela:
18 urtez
hizkuntza-eskubiderik gabe Osakidetzan
Hilaren 19an, etzi, Gasteizko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo batzordean
Rafael Bengoa sailburuak azalpenak emango ditu Kepa Elortzaren kasuaz. Ondoren,
Behatokiak eta Kontseiluak adierazpenak egingo dituzte.