Banderen lapurrak
ZingiZangozale batek sartutako albistea da honakoa: Errealaren mendeurreneko bandera lapurtu dute.
Legazpiko udaletxean errealaren mendeurrena dela eta jarri zuten bandera lapurtua izan da. Joan den astean banderaren zati bat baino etzegoen bertan. Lapurrei bandera udaletxera itzultzea eskatzen diegu berriz ere dagokion tokian jarria izan dadin. Patxi Lopezi eskatzen diogu baliabide guztiak jar ditzala bandera aurkitu eta etxera ekartzeko. Ertzaintzak itsaso, lur eta airez bila dezala eta gaizkileak zigortuak izan daitezela.
Errealaren bandera bahitua etxera!