Azaroan Musika zikloko amaiera kontzertua
Azaroaren 28an, igandean, 13:00etan hasiko da aurtengo Azaroan Musika Zikloari amaiera emango dion kontzertua: Iñaki Salvador pianojolea eta Mikel Andueza Saxojolea izango ditugu azken protagonistak.
Saxo eta Piano bikoa osatuz datozkigu Mikel Andueza saxofoi-jole nafarra eta Iñaki Salvador piano-jole donostiarra, egungo panoraman ditugun Jazzmen ospetsuenetako bi eta hainbat taldetan lankide izan direnak, oaingo honetan eskus esku aurkeztu zaizkigu, beren konposizioak, esatandar zaharrak eta euskal kantagintzaren eta poparen errepertoriko egungo abesti ezagunak eskaini asmoz.
Ibilbide luzeko eta ospe handiko musikari hauek jazz-musikaren inguruan duten ikuspegi pertsonal batez jantziko dute beren musika, nahiz eta etiketa hori gainditu eta beste estilo batzuk arakatzera ere joko duten.