Hemen zaude: Hasiera Albisteak Azaroan Musika Zikloa 2009: "Kitarra kontzertua".
Dokumentu Akzioak

Azaroan Musika Zikloa 2009: "Kitarra kontzertua".

2009/11/19

Angel Unzu kitarjolearen kontzertua izango degu azaroaren 22an (Santa Zezilia eguna) 13:00etan Latxartegi Aretoan. Kutxako Gizarte ekintzak finantziaturiko ekitaldia.

Bakarkako gitarra kontzertuak ohikoak dira musika klasikoaren munduan, nahikoa ezohikoak, ordea, beste errepertorio mota batzuk jotzen direnean. Eta are zailagoa da konpositore bat bere obra jotzen aurkitzea. Horixe dugu, bada, proposamen hau.

Angel Unzuk duela hainbat urte erabaki zuen bere konposizioak bakarka eskaintzea, kontzertuak nahi zuen bezala eramateko sentitzen zuen beharragatik, instrumentista gisa duen gaitasunari egokitutako musika sortzeko beharragatik. Baita musikari gisa bere burua gai ikustegatik ere, inoren beharrik gabe aritu nahi baitzuen; izan ere, urte asko eman ditu taldean jotzen, eta horrelakoetan taldekide bakoitzaren partaideza, logikoa den bezala, nahiko murritza izaten da.

Hasier batean gitarra-jol klasikoa zen, Ganbara folk berrituko taldearen fundazio-kidea 80ko urteetan, eta hurbil, beti, jazzaren ukituetatik. Honen guztiaren ondotik, estilo pertsonal eta berritzailea du, denboraz fintzen eta lantzen joan den bat.

Kontzertu honeta egitarau originala osatzeko, bi disko pertsonal (13 Solo eta Larruzko Melodiak) gehi oraindik estreinatu gabe dauden bederatzi pieza izango dira.

Jazzetik hurbileko musika da hainbat gauzatan, eta folketik ere ez dabil urrun pieza batzuetan, baina guzti-guztia gitarra-jole klasiko baten antzera jotzen du. Eta horregatik jaialdi klasikoetra gonbidatzen dute, musika kontserbatorioetara, eta jazz programazioetan  ere sartu dute zenbaitetan, jorratzen den elementu nagusia inprobisazioa den horietan.

Bere kontzertuetan, Angel Unzuk artea eskaintzen du gitarra klasikoaz eta akustikoaz, horiek baliatzen ditu eta eszenan, jendea liluratuta uztearren hain gustuko dituen kontraste horien bidez.

Konposizio delikatuak ditu, barnekoak, beroak, eta garratzak ere bai batzuetan, bere interpretaziorako dohainen arabera sortutako errepertorio batez.

Produkzio, moldaketa eta interpretazio lanak egin ditu hainbat artistarentzat, tartean direla Benito Lertxundi, Javier Muguruza, Kepa Junkera, Oreka TX, Iker Goenaga, Amaia Zubiria, Olatz Zugasti, Alaitz eta Maider, J. Goikoetxexa, Anje Duhalde eta Ganbara, besteak beste.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.