Hemen zaude: Hasiera Albisteak Azaroan Musika Zikloa 2009
Dokumentu Akzioak

Azaroan Musika Zikloa 2009

2009/11/11

Datorren asteburu honetan ere jarraitzen du musikak gure herrian bi emanaldiekin: "Edabe magikoa" (haurrentzako saioa) eta D.O.S.-aren Harizko Laukotea. Lehendabizikoa azaroaren 14ean izango da arratsaldeko 17:00etan Latxartegi Aretoan, eta bigarrena hurrengo egunean, toki berdinean eta eguerdiko 13:00etan.

"EDABE MAGIKOA" (Opera Divertimento taldearen eskutik)

Gaetano Donizettik Felice Romaniren libretoaz egindako "L'Elisir d'amore" bi ekitaldiko operaren egokitzapena da.

Argumentua: Italiako herritxo bat XIX. mendea. Nemorino, Adina ederraz itsu-itsuan maitemindua, errefusatua sentitzen da, eta sentimendu hori areagotu egiten zaio Belcore harroputzarekin maite-jolasetan ikusten duenean Adina. Neskaren bihotz gogorra konkistatzeko, Nemorinori ez zaio teknik hoberik bururatzen Dulcamara txerpolariari amodio edabe bat erostea baino, pentsatuz edabe horrek guztiz erakargarri bihurtuko duela bere maitearen begietan. Botila (ardo arrunta besterik ez dena) husten du, Adinak Belcorerekin ezkontzeko konpromezua hartzen duen bitartean. nemorinok zoriontasuna lortuko du, baina torlojuari koska batzuk estuago egin ondoren bakarrik.

Pertsonaiak:

  • Adina, baserritar aberatsa (sopranoa): Ana Isabel Salomón.
  • Nemorino, nekazari xumea (tenorea): Andoni Barañano.
  • Anina, baserritar aberatsa ea Adinaren laguna (aktorea): Iraide Urkiaga.
  • Piano-jotzailea, Mario Lerena / Maria Vega.

Eguna: Azaroak 14.

Ordua: 17:00etan.

Lekua: Latxartegi Aretoa.

 

D.O.S.-AREN HARIZKO LAUKOTEA

D.O.S.-aren Harizko Laukotearen musikari gehienak E.O.S-eko musikari finkoak dira 2007tik aurrera eta hainbat ekialditan parte hartu dute Suizan, Alemanian, Cuban, Colombian, etab.-en.

Mirelys Morgan Verdecia (bibolina), Tomás Ruti Vilar (bibolina), Lorena Otero Rodrigo (biola) eta Natalia Díaz Rodríguez (celloa) dira laukotea osatzen dutenak.

Eguna: Azaroak 15.

Ordua: 13:00etan.

Lekua: Latxartegi Aretoa.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.