Hemen zaude: Hasiera Albisteak AZAROAN MUSIKA: Asteburu bete-betea
Dokumentu Akzioak

AZAROAN MUSIKA: Asteburu bete-betea

2010/11/18

Santa Zezilia, musikarien zaindari eguna, astelehenean izango da, eta Musika Eskolako ikasleek kalejira egingo dute erdiguneko kaleetan txokolate janarekin amaitzeko Azokako Arkupeetan. Hala ere bezperako asteburu honetan, lau musika emanaldi desberdinez gozatzeko aukera izango dute musikariek eta musikazaleek. Hemen duzue asteburuko egitarau osoa:

Azaroak 19, ostirala:  21:00etan Kantu Afaria Askalas taldearekin Aitxuri jatetxean. Zingi-Zango elkarteak antolatuta.

Azaroak 20, larunbata: 17:00etan "Elurrezko Panpina" musikala Lurbira Opera taldearen eskutik Latxartegi Aretoan. 6-12 urteko haur eta gaztetxoei zuzendua bereziki.

Azaroak 20, larunbata: 20:30etan Parrokian Santa Zezilia Kontzertua: Alaitasuna Errondaila, Goiz Deia Txistulariak, Legazpi Musika Banda eta Santikutz Abesbatza.

Azaroak 21, igandea: 13:00etan "Munduko doinuak" kontzertua Hariots taldearen eskutik: Julio Bravo (biolina eta mandolina), Iñigo Salaberria (biolina), Maite Elizondo (pianoa eta harpa) eta Miguel Angel Garcia Estagnan (baxu elektrikoa eta klarinetea). Latxartegi Aretoan.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
AZAROAN MUSIKA: Asteburu bete-betea

Hariots laukotea.