Azaroa Musika 2010
Datorren azaroaren 1ean martxan jarriko da aurtengo "Azaroan Musika Zikloa". Lehen kontzertua, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan parte harte behar duen San Petersburgoko (Errusia) "Anima Vocal Ensemble"k emango du, 19:30etan Parrokian. Saio hau Santikutz Abesbatzaren eskutik eskeiniko da.
Zuzendaria: Victor Smirnov
6 gizon
1992ko urrian sortu zen. Bere sei kideak San Petersburgoko Rimsky Korsakov Kontserbatorioko graduatuak dira. Bere lehen egunetatik gaur arte abesbatzaren ekintza oso zabala da. Errusia osoan zehar eta atzerrian kontzertuak eskeini ditu, Alemania, Finlandia, Austria, Frantzia, Italia, Israel bisitatuz eta mundu mailako ahots talde bezala erabateko kritika onak jasoz beti.
1999ko martxoan, Darmstadt-eko (Alemania) Lehiaketan bi urrezko domin lortu zituen, 1993, 1996, 1998 eta 2000. urteetan “Animak” lau diska grabatzen ditu tradizio espiritual frantziarra eta errusiarra sei mendeetako folklorearekin tartekatuz.
2003an Tolosako Lehiaketan parte hartu zuen eta Musika Profano sailean zilarrezko domina irabazi zuen. 2006an ere Tololsan parte hartu zuen eta Musika Erlijioso sablean zilarrezko domina ere irabazi zuen.