Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aurten ere euskararen aldeko erromeria Ardanbidetan
Dokumentu Akzioak

Aurten ere euskararen aldeko erromeria Ardanbidetan

2010/09/01

Erromeria irailaren 12an izango da Agorreko Santikutz jaien egitarauaren barruan. Hare Haizea elkartearen parte hartzea eta Askalas musika taldea izango dira nobedadeak. Bazkaritarako txartelak aldez aurretik erosi ahal izango dira. Informazio zehatza Iñigo Aranburuk egindako kartelean ikus dezakezue.

Irudiaren gainean klik eginda handiago ikusiko duzue programa.

Non?

Harrituta — 2010/09/01 11:35
Ez dut ulertzen lakiolari derepente ardanbideta deitzeko duzuen obsesio hori. Datu historiko bezala jarri daiteke, baina herri guztiak lekua izendatzeko duen izena bapatean desagertzea, gutxi batzuk dakiten/dakigun beste izen bategatik, ez da batere normala nire ustez. Jarri zezazue ardanbideta txikian, parentesian edo nahi duzuen bezala, baina erromeria lakiolan da.

Bakoitzari berea

ZingiZango — 2010/09/02 09:45
Ardanbideta izena gaurkoa da, ez orain dela 500 urtekoa bakarrik. Egialde eta inguruko baserritarrek Ardanpilleta edo Ardamita esaten diote orain ere (Ardanbidetatik sortua), joan zaitez galdetzera. Lakiolak, berez, baserriak dira, baina ez goiko zabala, sekula ez da izan. Hortaz, zure iritzian izen zuzena erabiltzea obsesioa baldin bada, zer egin behar dugu? Okerrekoa erabili, nahiz eta jakin ez dela horrela? Eta beste kontu bat, erromeriari izena aldatu nahi badiozu, etorri zaitez gure bileretara eta prest gaude eztabaidatzeko. Gainera, gustura hartuko dugu beste laguntzaile bat.

Ein?

Harrituagoa — 2010/09/03 13:47
Bai bai bai, egunen baten akaso azalduko naiz bilera batera, millesker gonbiteagatik.
Ondo gaude ba, ardanbideta izendatzen duten gutxi hoien artean ere izendapen desberdinak daude, hurrengo urtean ze izen jarri erromeriari?
Eskatzen dudana ez da hain zaila, hasera batean egiten zenuten bezala (artxiboan begiratu) "ardanbideta edo lakiola" jarri ezazue, izendapen ofiziala eta herrikoia batera, denak ulertu dezaten.
Pooooor koooomeeeentarlooooo

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Aurten ere euskararen aldeko erromeria Ardanbidetan

Hobeto ikusteko klik egin gainean