"Atxoak!" erakusketa
Iragan ostiraletik eta datorren 30rarte ikusgai izango degu Legazpiko Kultur Etxean, "TXO!" Legazpiko kolektiboaren hainbat artelan. Ordutegia: 17:30etatik 20:30etara.
Oraingo erakusketa honetan parte hartzen dutenak Gorka Salmeron, Carlos Ausserlascheider, Olatz Goiburu legazpiarrak eta Peio Goello hernaniarra dira. Hauek izan ziren kolektibo honen sustatzaileak eta "Atxoak!" izena jarri diote erakusketa honi.
Legazpin jaiotzen da "TXO!" Gorka Salmeron eta Carlos Ausserladscheiderrek sortzen dute taldea 1989an Diseinu Grafiko eta Publizitatea lantzeko eta baita Pintura, Argazkigintza, Serigrafia eta Eskultura alorretan ikerketa lanak egiteko ere.
1991an Olatz Goiburu legazpiarra elkartzen zaie taldera eta urte bat beranduago Hernaniko Peio Goello batzen da kolektibora.
Hainbat erakusketa antolatu zituzten Gipuzkoa eta Nafarroan zehar.
Taldearen hastapenetatik eta 1994arte hainbat partaide izan zituen taldeak: Jaione Berasategi, Juan Mari Burguera eta Lierni (Legazpi), Javi Calvo (Hernani), Txabi Alberdi (Urretxu) eta Gema Duran (Errenteri).
Hurrego hilabetean gaur egungo "TXO!" taldean dauden partaideak eskeiniko dute beraien lanen erakusketa.