Hemen zaude: Hasiera Albisteak Atez ate hondakinak biltzeaz
Dokumentu Akzioak

Atez ate hondakinak biltzeaz

2010/02/24

Hilaren 27an eta 28an Usurbilen gaiari buruz galdetuko diete herritarrei. Emaitza loteslea izango da, gainera. Hernanin eta Oiartzunen ere martxan jarriko dute. Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak eredu honek "Gipuzkoa osorako balio duela" uste du. Zaborrak biltzeko eredu hau Legazpirako nola ikusiko zenuke?

Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak Berrian egindako elkarrizketan honakoak esaten ditu:

"ziur gaude Usurbilgo ereduak, atez ateko bilketak, Gipuzkoa osorako balio duela; atzo bertan, Juantxo Lopez Uraldek, Greenpeaceko buruak adierazi bezala"

"Zorionez Gipuzkoan ongi barneratuta daukagun arrazoi bategatik: argi dugu nolako gizarte eredua nahi dugun, nolako etorkizuna eskaini nahi diegun gure ondorengoei. Ingurumena baloratu egiten dugu"

"Italian, Danimarkan, Australian, AEBetan... biltzen da atez ate. Baina, nagusiki, gurera herrialde Katalanetatik ekarri dugu"

Eta zuri, ZingiZangozale horri, gure herrirako eredua izan daitekeela iruditzen zaizu?

 

datua ikusgarriak

Garbizale — 2010/02/25 08:19
Usurbilgo datuak ikusgarriak dira. Legazpin zerbait egiteko asmoa dago, ala? nik ondo ikusiko nuke.

primeran

aitorf — 2010/02/25 08:46
neri ere primeran irudituko litzaidake baina uste dut herri hau ez dagoela zibilizatua ekimen hau aurrera eramateko. pena bat da.

Mobilidadea?

Aldekoa — 2010/02/25 09:18
Gaiaz askorik ez badakit ere ni alde nago. Orain kontenedoreak bizilagunetatik urruntzen hasi direla ikusita, atez ateko bilketaren alde jarri naute.

Aitorfri

Beste aldeko bat — 2010/02/25 16:51
Usurbil ere ez dut uste prestatuta zegoenik baina landu egin dute eta prestatu egin dira (gehienak behintzat bai). Eta Usurbil ez da herri txiki-txiki bat. Bost mila biztanle ditu. Gurerako eredu oso egokia izan daiteke.

HamaikaBat?

Beste aldeko beste bat — 2010/02/26 10:48
Usurbilen alderdi guztiak alde zeuden Hamaika Bat kenduta. Susmoa daukat Legazpin Hamaika Batek indarra daukala.

indarra?

analista — 2010/02/27 10:52
Erak bakarrik hauteskundeetara aurkezten direnean jakingo dugu ze indarra daukaten...
Momentuz hiru zinegotzi EAren zerrendarekin lortutakoak...
Indarra? PNVek ematen diona besterik ez...

Zorionak Usurbil

AitorG — 2010/03/01 13:17
Zorionak Usurbil!
http://www.berria.info/albisteak/39564/Atez_ateko_bilketaren_alde_direla_adierazi_du_usurbildarren_gehiengoak.htm

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Atez ate hondakinak biltzeaz

Usurbil.net orritik hartutako argazkian Usurbilgo Udal ordezkarien prentsaurrekoa