Atagoitiko sorginkeria
Legazpin, Mikel Untzillak Hots aldizkarian ere halaxe erakutsi zigun, euskaraz idazteko tradizioa aspaldikoa da. Gerra madarikatuak garaiko hainbat aldizkaritan eskribitzen zuten legazpiar mordoxka baten ahaleginak zapuztu zituen. Hauen lanak, pazientzia pittin batekin eta bista hobearekin saiatu ezkero, hori bai, sarean ikusgai daude. Ale politak daude bertan. Argia aldizkarian urte batzuetan ia-ia astero argitaratzen zuten herriko kronika. 1929ko urriaren 10ekoa da Argizale gaitzizenaz sinaturikoa.
ATAGOITIKO SORGINKERIA
- Kaixo Pello, zer dabillek?
- Ementxe netorrek, etxe aldera.
- Bañan zer gertatzen zaik ain azkar ibiltzeko?
- Baeki, baeki zer gertatzen dan, ezitzake ortik bera jungo.
- Zer gertatzen dek ba, orrenbesteaño bildurra sartzeko?
- Etzekiat ba neuk-e oso ondo-ondo, baño esaten duenez Atagoiti alde ortan oso bildurgarrizko gauzen bat agertzen omen dek.
- Baina, aizen bezelako elizkoia izanda ori sinisten dek? Ez al dakik sorginkerietan sinistea pekatu dala?
- Bai, bañan ain garbi esaten zetuek gauzak ere, ni fedea ematen asita nitzeok.
- Ixilik egon ari eta eziok jaramonik egin orri; onezkero esan bear diak beintzet zer agertzen dala esaten duten.
- Ba pertsona bat burutik ankarañoko soñeko zuri batekin.
- Eta ze egiten dik?
- Batzuei limosna eskatu,beste batzuei zein dan galdetu, ta beste batzuek berriz ezer galdetzeko astirik etzeue ematen eta bildur galantakin bi pauson atzera begiratzeko astik gabe etxera bialdu.
- Ezin litekek ori egia izan. Lenengo esan zuenak ametsa egingo ziken ta gañeratikoena iruipena besterik ez.
- Ezurretarañoko bildurra sartu zaek ori lenengo esan dianak. Ik oraintxe pixka bat lasaitu nauk, baiñan ori neri ori esan dianai ez diok ori bere buruan sartuko, ezta astebetean jardunda ere.
argazki desegokia