Aste Berdea 2009 Legazpin
Ekaineko lehen astean egingo da urtero bezala Aste Berdea eta dagoeneko prest dago egitaraua. Lehen ekitaldia Maiatzaren 31n egingo den "Trena eta Bizikletaren IV. Jardunaldia" izango da. Informazio gehiago...
ASTE BERDEA 2009, LEGAZPI
- Maiatzak 31, 09:15etan Euskal Herria Plazan, "Trena eta Bizikletaren IV. jardunaldia". Ingurumenarekin errespetagarriagoak diren garraio-sistemak erabiltzearen alde.
Antolatzaileak: UGGASA eta udalak. Laguntzaileak: LENBUR, RENFE, CIE Automotive, GKN Driveline eta Korosti, Telleriarteko Txirrindulariak eta Goierrik K. E. Elkarteak.
- Ekainaren 8tik ikasturtea bukatu arte: "Mila Zangoa". Herriko ikasleak eskolara oinez joan daitezela bultzatu nahi duen ekintza. Ekainean esperientzia pilotua burutuko da. Eta helburua datorren ikasturtean haurrak eskolara oinez joan daitezela da.
Eskualde mailako ekintza. Antolatzaileak: UGGASA eta Ikastetxeak.
- Ekainak 5, 18:30etan Legazpiko Udaletxeko Batzar Aretoan, "Prentsaurrekoa eta Fokatu Urola Garaia argazki-lehiaketaren sari banaketa" Gaia. Ekitate eza.
UGGASArekin batera antolatu den eskualde mailako ekintza. Laguntzaileak: IKATZA eta ARGAZKIA elkarteak.
- Ekaineko larunbat bat, zehaztu gabe, 10:00etan Euskal Herria Plazan, "Ibaialde: ibai bisitatuko dutu bere ekosistema aztertzeko, ingurunea eta uraren azterketa". Izen ematea: www.legazpiko-udala.info edo 943737030 telefono zenbakira deituz.
Foroan proposatutako eta CEIDA Ingurugelarekin batera antolatutako sentsibilizazio ekintza.