Hemen zaude: Hasiera Albisteak Asiako erlea Legazpin
Dokumentu Akzioak

Asiako erlea Legazpin

2011/09/14

Asiako erlearen bigarren habia topatu dute Legazpin. Lehenengoa abuztuan aurkitu zuten eta bigarrena, atzo, Haztegi ikastolaren pilotalekuan. Bertako espeziak arriskuan jartzen ditu erle mota honek eta lehenbailehen suntsitu behar dira.

Vespa Velutina" izeneko liztorra ( Asiatik datorrena) berriz azaldu da Legazpin. Aurkitu den bigarren habia da; Haztegi Ikastolako atzeko frontoian kokatuta zegoen eta irailaren 13ko iluntzean suntsitu egin dute.

Norbaitek horrelako habiarik ikusiko balu,Udalean abisua eman dezala, baina ez dadila bere kaxa akabatzen hasi,oso arriskutsua baita.

Liztorra naiz eta ez erlea

Liztor erle jalea — 2011/09/19 12:41
Asiako liztorra nauzue. Ez nazazue erlearekin nahastu. Erlea nere jakia da-eta.

Bere erletxean oharkabean sartzen naiz, bera Urola TB dagoen bitartean, nere zangoekin heldu eta burue mozten diot Luis XVIri bezala, eta azkenean bera oso-osorik jaten dut .

Hori dela eta, hurrengo artikuluan ez nazazue ASIAKO ERLEA ipini.

Ah! Legazpin geratzeko asmoa dut Legazpiko ingurugiroa suntsituz, izan ere, hurrengo udaberrian ez da polinizazio prozesurik egongo zuen basoetan. Kar kar kar.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Asiako erlea Legazpin

Habia zegoen lekua