Aseguruak euskaraz
Maiatzean aseguru-etxeek zerbitzua euskaraz eman zezaten Kontseiluaren kanpainaren berri eman genuen. Bertan, horretarako atxikimenduak eta aseguru-etxeen izenak eskatzen ziren eta ZingiZangok parte hartzeko deia egiten zuen. Kontseilutik orain arteko datuak iritsi zaizkigu:
Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak antolatu eta zuen laguntzaz garatu dugun Euskaraz seguruago kanpainaren lehen fasea amaitu da. Emaitza nabarmenak izan ditu:
· 624 aseguru euskaratzeko eskariak egin zaizkie,
· 74 aseguru-etxe eta artekariri.
· 429 eragile eta norbanakok parte hartu duzue eskari zabalean. Info (+)
Orain, Kontseilua harremanetan jarriko da aseguru-etxe horiekin guztiekin beren zerbitzuak euskaraz (ere) eskaini ditzaten eskatzeko.
Azkenik, mezu hau baliatu nahi dugu gogorarazteko oraindik aukera baduzuela parte hartzen jarraitzeko
· eskaria zuzenean bidali ez badiozue zuen aseguru-etxeari, hemen klikatu, eskari orria jaitsi, bete eta bidaliz
· jadanik bidali baduzue, lagunen bati kanpaina azaldu eta eskaria egitera gonbidatuz.
Eskerrik asko zure parte hartzeagatik. Ziur gaude guztion artean ekinez lortuko dugula euskaraz normaltasunez bizitzea. Ongi izan!