ANDRES ZUFIRIA, ATAGOITTI, askok ezagutzen dute, nola Urbian hala Legazpin. Urte erdia goiko larreetan igarotzen du bere artaldearekin. Eguraldia makurtzen hasi orduko behera dator, Gabiriko Atagoiti baserrira, bere sortetxera, hain zuzen ere. Umore haundiko gizona da, zaldi edo astoren baten gainean umetako elbarritasunari aurre egiten jakin izan duena. Laskaolatzako bere saroia jende askoren bilgune da: harutza arrimatzen denari ez zaio faltako ardo tragoxka eta gaztai puska.
Antigualeko ogibide baten azkenetarikoa dugu Andres, egungo artzantzaren modernitzatze logikoari uko egin, baina bereari tinko eta harro eusten diona.
Kamiñu Erreala:
Erregea pasatzen zalako lenau. Bi kilometro eta erdi dauzke.
Atagoiti:
Galtzak oaiñ ez, oaiñ denbora gutxi arte bai. Ardik gordetzeko artegie. Hor zeok goien. Ardikiñ esnea kendu ta, arkumak kendu ta holaxe. Astoi, berriz, astakumea ta… behieik etzeukiau ta.
Gurasoak:
Aitte Atagoitti baserrikoa eta ama Irungoa.
Aiton-amonak:
Amona bai, aitonaik ez. Aitona 55 urtekiñ hil men zan, gure aitte arten ezkontzeko.
Senideak:
Beste hiru zittuan eta bat hil in tzian, eta oaiñ hiru bizi gaittuk.
Eskola:
Leazpiñ. Gutxi ibili nittuan; tontoa nittuan eta ezin nian ikixi, eta ardi zai. Maixuk? Don Bautista Armendariz, bakarra zian.
Eskolako launek? Hori etzekiat. Ezkonduta zerek. Bat behintzet da…Biteri barberoa bazian ba? Haren semea. Oiñ Donostiñ o nun bizi da? Ez, hura Panplonan da. Hura bat eskolan ibilitakoa.
Erderaz ikixten genduan; erderaz ez genekiuan da.
Gaztaroa:
Txârra. Neskak eta bate etzien nahi.
Pasadizoa:
Zeozer in behar da, eskolaik e non ikixi Urbira juteko ta!
Gero laune nian, ni baño gaztegoa dek bastante, Esteban Uribetxeberria. Behin jun gaittuk Gabiri aldea, aurrea, depositoa. Itturrie puskau genduan, eta gero… Ostra! Eztanda alden, gaztañariñ. Estrada gora io zan da ni bean, harri bat tirau zon, ni zaldîa iota, ta “ ze in diok?” “Nik ezerrez”. Ta kontzejala beira eon goien eta geo aiuntamentutik parte eman seittun. Etxetxoko Ramon. hure han ehizen, udazkena zan ba. Argindei aldea jun giñen artzai bat ikustea.
Urbia:
Ardik nun ebaliko ittuat pa? Artzaiek? 11 uste diat; formalak beatzi bat. Artzaiek Zeraingoa bat, Zeamako bî, Olaberriko bi; Olaberriñ eon ite ittuk, haek ez dittuk Olaberrikok. Nere ardik Enaitzen ibiltze ittuk. Artzaien bizimodue gorra da, burnie baño gorragoa, galtzairue bezelako gorra.
Astoa:
Astokiñ ondo moldau? Bai, primera categoría. Aston gañen Aizkorriko Kurutza? Milla aldiz ia. Bat zaukiat nerea, bestek aittenak ittuk. Etxen bi bazerek. Zaldîk zenbaitt eduki ittuan? Bi behintzet bai. Bi zaldi bitz(??), bi hoixek.
Urbiatik Atagoitira:
Ardik Atagoittirako bidea ondo asmatzen due. Jare eiñ da erak jute ittuk Obazurtzatik; Arriurdiñ… Andraitzetik batzutan bai, bat o beste, baño jeneralmente Kataberatik.
Saroia:
Eskortea ez tek saroia, dek ardiñ zea…Laskolatza.
Egilehorra:
Saletxea ez. Saletxea ta hoiek die ardik sartzen dienak; artzaie eoten dana da txabolea, artzai txabolea. Entenditze zu? Guk dana txabolea esaten deu; Ajuexko txabolea ta…Eillorra, illorra, txabolea; Zeama alden saletxe.
Urbiako bizimodua:
Txabola xar bat, harrizkoa. Bizimodue? Andrak dauzkienak eta ona, baño guk mutilzarrak txarra, bakar bakarrik eon behar. Fonda dirue daonen. Fonda ni gutxitan jute neok. Launtzaillek izate ittut; Pûf! Asko. Ardoa edateko re bai, e! Gaztaia jateko re bai. Arakama oso txintxo portatzen dek…gauen igual hanka iten dik. Gure inbitaue.
Astotik erori:
Ûfa! Askotan. Estebanei galdetu iok! Lengo baten e kablea zeoan arteittik bêra hesolan, Telefonikakoa, Goenakok o han utzita, eta txakur puta horrek bera ekarri nahi ardik, arrasea. Nik beste aldea eraman ta hari beira neola etzait pa han hankea sartu, ta astoa aurrea!