Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arriya
Dokumentu Akzioak

Arriya

2011/10/05

Filme honekin emango du hasiera zineklubak bere denboraldi honetako eskeintza. Jakin baita ere igandean 19:30etan emango dela filma Latxartegi Aretoan

Arriya

 

 

Filma: Arriya (La piedra). Zuzendaria eta gidoia: Alberto Gorritiberea. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2011. Iraupena: 100 min. Generoa: Drama. Aktoreak: Iban Garate (Peru), Sara Casasnovas (Jone), Begoña Maestre (Maria), Ramon Agirre (Antxon), Iñake Irastorza (Maritxu), Kandido Uranga (Paco), Joseba Apaolaza (Sabino). Produkzio exekutiboa: Jose Maria Lara. Musika: Bingen Mendizabal. Argazkia: Gaizka Bourgeaud. Muntaketa: Julia Juániz. Zuzendari artistikoa: Satur Idarreta. Jantziak: Saioa Lara. Banatzailea: Alokatu.

 

 

Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren gizartearen inertziaren kontra borroka egin ezinik; beren bizitzan denbora joaten uzten… ihesbiderik eta amaierarik gabeko borroka.

 

Arriya filma gure denborari, gure herriari, emandako begiratua da; iraganean, taldean, oroitzapenaren hasieratik azpian dagoen harri astun batean gogortuta dagoen orainak esperantzari egiten dio keinua. Maria Peruren atzetik doa korrika herrian zehar, bidean erori zaion txapela emateko asmoarekin. Peruren eta Mariaren familiak haserre daude bata bestearekin eta herriaren eta bertako biztanleen bilakaera bereganatu duen liskarrean murgilduta daude. Mandoa, zaldia,…. Eta harri bat; harria.

 

Historiaren hari gidaria herri baten berezko kultura da; kasu honetan, harria. Norberak, bizitzan zehar erortzen zaizkion harriak eraman behar ditu arrastaka. Lan zaila eta neketsua. Harriaren aurka beti ateratzen gara galtzaile. Animaliak ere horrela ibiltzen dira, harritik tiraka, gehiago ezin duten arte. Baina gizakia da urrunago joan nahi duena, “bestea” baino zertxobait urrunago,… (Dosierra: arriya-lapiedra.com)

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.