Aro berria Xabier Barriolarekin
Goierriko Hitzan irakurri ahal izan dugunez, Ezkio-Itsasoko abesbatzak aro berriari ekin dio Xabier Barriola zuzendari hartuta. Xabier, besteak beste, Legazpi eta Urretxuko abesbatzetako zuzendari izana da eta Legazpiko ekitaldi askotan lagundu du bere musikarekin, esaterako, ZingiZangoren iazko kantu-jiran.
Urte askotako esperientzia du Barriolak abesbatzak zuzentzen. Tolosako Kea, Donostiako Conductus Ensemble, Iruñeako Kamera abesbatza edota Peñaflorida abesbatzak zuzendu ditu, eta orain ere horretan jarraitzen du. Prestigiodun talde handiak dira horiek ordea, Ezkio Itsasoko abesbatzaren aldean. «Egia da, baina ez naiz inora joaten Ezkio Itsasora etortzen naizen bezain gustura», aitortu du Barriolak.
Goierriko Hitzan irakur dezakezue albistea osorik.