Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arkaitz Estiballes eta Iker Zubeldia Agorreko Santikutzetan
Dokumentu Akzioak

Arkaitz Estiballes eta Iker Zubeldia Agorreko Santikutzetan

2011/09/01

Punta-puntako bi bertsolari hauek apirilean Gaztetxean bertso bazkaria egitekoak ziren. Bazkaritarako izena jende gutxik eman zuenez, bertan behera geratu zen saioa. Oraingoan, aldiz, Legazpira etorriko dira.

Saioa Agorreko Santikutzetako ostiralean izango da, 20:00etan. Kale Zaharrean gai librean arituko dira buruz buru. Iker Zubeldia zegamarra dugu eta abuztuan zehar saio gehien egin dituzten bertsolarien artean dago. Arkaitz Estiballes, berriz, galdakoztarra da eta Bizkaiko azkeneko txapelduna.

Legazpiko Bertso-Olariek saioa iragartzen duen kartela bidali digute.

Gonbidatuta gaude guztiok.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Arkaitz Estiballes eta Iker Zubeldia Agorreko Santikutzetan

Iñigo Aranburuk egin du kartela