Areto, jazz eta aro berriko dantza ikastaroa
NBAZko udako ekintzen artean, 8 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako dantza ikastaroa egingo da uztailaren 11tik 22ra Gazte-txokoan.
Klaseak, astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etik 11:30era izango dira Gazte- txokoan. Ikastaroak 20 euro balio du eta uztailaren 8ra arte eman daiteke izena Gazte informazio bulegoan edo Gazte-txokoan bertan.