Hemen zaude: Hasiera Albisteak ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAREKIN MENDI-IRTEERA DIBULGATIBOA
Dokumentu Akzioak

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAREKIN MENDI-IRTEERA DIBULGATIBOA

2010/06/07

Ekainaren 12an Aranzazi zientzia elkartearen eskutik gure natur baliabideak hobeto ezagutzeko aukera ezin hobea izango dugu legazpiarrok.

•Ekainak 12, larunbata

•8:30 Tren geltokian geratuko gara eta 8:49ko trena hartuko dugu Brinkolara joateko. Tren txartelak Udalak ordainduko ditu.Norberak bere kantinplora eramatea gomendatzen. Udalak hamarretakoa eramango du.

•Irteerari hasiera Brinkola auzoan emango zaiolarik, bertaraino trenez iritsi ostean. Brinkolan bertan landa eremuko paisaiako elementu tipikoak ikusi ahalko dira (baserri eta erabilera tradizionalei loturiko paisaia). Bertatik Oamendi-Arripileta ingurura igoko gara Kortaburu mendiaren magaletik. Bidean hezegune, txilardi eta pinu-landaketa ezberdinak ikusi ahalko dira. Oamendi eta Arripileta mendietan aldiz, larre menditarrekin eta Aizkorriko mendikateko paisaia ezin hobeagoekin topo egingo dugu. Ondoren Otañoko tontorra bisitatuko da, non ikusmira bikainak ere izango diren. Ibilbidean zehar ikusi ahalko diren paisaia, habitat eta fauna nahiz flora espezie bereziei buruzko Aranzadiko Botanika eta Herpetologia departamentuko ikerlarien azalpenak egongo dira, ondare naturala hobeto ulertu, baloratu eta interpretatzen lagunduko dutenak.

•Denboraren arabera, oinez edo trenez itzuliko gara Legazpira.

•Bukatu orduko 14:00ak edo 15:00ak izango dira.

•Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea

•Edozein adineko legazpiarrek hartu dezakete parte. Ez da beharrezkoa inolako ezagupen berezirik edukitzea, bakarrik Legazpiko natura hobeto ezagutzeko jakin-mina izatea. Aukera ezinbestekoa da. •Aranzadi Zientzia Elkartea Legazpiko Udalak eskatutako Natur Inbentario bat egiten ari da 2010 urtean zehar. Horren harira ere uztailak 9an jardunaldi berezi bat antolatuko da kalean legazpiarrei galdetzeko ea zeintzuk diren Legazpi gunerik gustokoenak.
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.