Hemen zaude: Hasiera Albisteak Antzuola eta Legazpi Erromerian
Dokumentu Akzioak

Antzuola eta Legazpi Erromerian

2009/07/03

Astelehenean, hilaren 6an, erromeria antolatzeko bigarren bilera egingo da euskaltegian 19:00etan. Antzuola eta Legazpiren arteko mugan egiten dela kontuan izanda, 30eko hamarkadako herri banatako idazleen poemak ekarri ditugu hona:

Honako poemok 30. hamarkadan argitaratu ziren Argia aldizkarian. Lehenengo bi koplak Elur-Txurik sinatzen ditu. Hain zuzen ere hori zen Rufino Etxeberria zenak erabiltzen zuen goitizena. Bere irudia ZingiZangoren ikus-entzunezkoan ikus daiteke abertzaleek egindako bazkari batean.

Legazpi'tik

Kapritxo bategatik

ogerlekuak galdu dituzte

besterik ezin dezuenian

borondate onekuak zerate.

***
Oieri zuek irabaztea

izanda neretzat gauza pozgarria.

Arzazute lengoaz gañera

iñoiz aztuko ez dan txalo goragarria.

Eta bigarren kopla hauek Antzuolako Azrolek eskaintzen dizkio Legazpi'ko "Elur-Txuri"-ri:

Oso ederki idatzi zendun
Antzuola'gatik "Elur-Txuri"

orregaitikan nai dizut eman

millaka eskerrak zuri.


Gure jai aberkoietara

etorri ziñan idazle

bañan eziñaden gogoratu

emen nengoala "Azrole"

Antzuola eta Legazpiarrak
beti izan dira anai

aurrera ere orrela izatea

beste gauzarik ez det nai.


Gañera idazle biok emen

agurtuko giñala

nik esango dizut oraiñ

itzan jabe ez zerala.


 Idazliekin itz egiteko

 oso pozirik neguan

 olerki oyek ezeizuz artu

 "Elur-Txuri" zure gaitzez.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Antzuola eta Legazpi Erromerian

Ardanbidetako mugarria