Hemen zaude: Hasiera Albisteak Antzerkia: "Sommer Jaunaren istorioa"
Dokumentu Akzioak

Antzerkia: "Sommer Jaunaren istorioa"

2008/02/18

Otsailak 22 ostirala, 22:30etan Latxartegi Aretoan. Sarrera: 10 €. José Ramón Soroiz eta Txalo produkzioak aurkezten dute Patrick Süskinden lan hau Xicu Masóren zuzendaritzapean.

Patrick Süskinden "Sommer Jaunaren Istorioa"

Sommer Jaunaren Istorioa, Patrick Süskinek (Das parfum / El perfume nobelaren egileak) idatzitako lanaren antzerkirako egokitzapena, 13 urtez katalanez ikusgai egon ondoren, euskarazko tauletara iritsi da.

José Ramón Soroizek, Xicu Masóren zuzendaritzapean, haurtzaro eta nerabezaroko pasarteak bizi-bizi gogora ekartzen dituen pertsonaia antzezten digu. Bere oroitzapenetan zehar egiten duen ibilaldian gizon misteriotsu baten irudia agertzen da behin eta berriz. Kezkagarri eta ilun, irudi horren oroitzapenak betirako lekua hartuko du pertsonaiaren haurtzaroko memorian.

Testua bizitzaren misterioetan zehar barneratzen den balada eder bat da. Malenkoliaz eta umorez beteriko kontakizun bat, garai ezberdinetan kokatzen dena, ikuslea liluratuko duten ezusteko eta iradokizunez betea.

Axolagabekeriaren eta ahazturaren lozorroan gorde ditugun gure osagaiak esnatzen ditu Sommer Jaunaren Istorioak. Agian horregatik hunkitu egiten gaitu eta ongi pasarazten digu eta zirrara eragiten digu.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.