Antzerkia: "Ate joka"
Txalo produkzioaren eskutik datorkigu antzezlan hau datorren urtarrilaren 23an, ostirala, gaueko 22:30etan Latxartegi Aretoan. Sarrerak lehiatilan salgai egongo dira egunean bertan 21:30etatik aurrera 10 €tan (5 € 18 urtez beherakoak eta euskaltegiko txartela dutenentzat)
Neil Simon-en LA EXTRAÑA PAREJA komedia ospetsuan oinarrituta, orain Ritxi Lizartzaren bertsioan eta Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean
Bi lagunen elkarbizitza kontatzen digu. Joxemai, dibortziatua, orain arte bakarrik bizi izana; bizitzako bizio guztien zalea. Eta Andrex, betiko laguna, ezkondua eta dibortziatzekotan; maniatikoa, garbizalea, obsesiboa… Elkarbizitza honek egoera komiko eta barregarriak, tristeak eta mingarriak azalduko dizkigu.
Protagonistak Iker Galarza eta Joseba Usabiaga dira. Bestalde, Andrexen emaztea eta egoera guztiak nahasten dituen bizilagunaren paperak Sara Cozar aktoreak egingo ditu.
SINOPSIA
Bikoteen arteko elkarbizitza ez da sekula erraza izan.
Eta zure lagun onenarekin?
Nolakoa da etxean zure laguna?
ATE JOKA datorren laguna?
Hiru lagunek eskeintzen diguten komedia arin eta entretenigarria da ATE JOKA.
Hiru esan dut? Ala lau dira?
Dakiguna: beraiek gero eta okerrago ibili guk hobeto pasako dugula.