Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Ander Ibarguren Gipuzkoako BTT txapeldun berria

Ander Ibarguren Gipuzkoako BTT txapeldun berria

2012/05/29 09:52
Pasaian jokatu ziren pasa den larunbatean BTT mailetako txapelketak.

2012ko Gipuzkoako BTT txapelketak jokatu ziren Pasai San Pedron joan den larunbatean. Hainbat mailatan, 200 bat partaidek hartu zuten parte, zirkuitu gogor eta tekniko ikusgarrian. Euskadiko Openean egutegiko proba zaharrenetakoa da bertakoa. Portutik bertatik eman zioten hasiera lasterketari txirrindulariak eta faro inguruan kokatzen den zirkuituari 3 buelta eman behar zizkioten.

Jubenilen artean Lakiola Haundiko Ander genuen partaide eta lasterketa luzea egin bazitzaion ere laugarren postuan bukatu zuen berak eta gipuzkoarren artean lehen sailkatua izan zen. Hurrengo ekitaldia igande goizean izango dute Nafar lurretan, Zangozan, hain zuzen ere. Bertan, Euskal Herriko selekzioaren egonaldia egiteko aprobetxatuko dute.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'bost' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna: