Hemen zaude: Hasiera Albisteak Amets Arzallus eta Julio Soto otsailean
Dokumentu Akzioak

Amets Arzallus eta Julio Soto otsailean

2011/12/29

2012ko bertso-afarira ere Amets Arzallus eta Julio Soto etorriko da. Laubide jatetxea obra-lanetan itxita izango denez, Aitxurin egingo da bertso-afaria, otsailaren 10ean.

Legazpiko Bertso-olariek jakinarazi digutenez, aurten ere, Julio Soto eta Amets Arzallus etorriko dira Legazpira. Izugarrizko giroa sortu zuten iaz eta, aurten ere, zalantzarik ez sortuko dutela. Iazko bertso-afarian zenbait bertsozale tokirik gabe gelditu ziren. Aurten 120 lagunentzako tokia izango da. Hala ere, sarrera erosterakoan garaiz ibiltzeko aholkua egin digute bertso eskolakoek. Urtarrileko hirugarren astean jarriko dira sarrerak salgai. Informazioa izan ahal argitaratuko dugu bertan.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Amets Arzallus eta Julio Soto otsailean

2011ko bertso-afaria iragarri zuen kartela