Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alokairu babestuko etxe baten aurrean protesta
Dokumentu Akzioak

Alokairu babestuko etxe baten aurrean protesta

2008/03/09

Frontoi atzean dagoen alokairu babestuko etxe batek protestak eragin ditu. Sei hilabete daramatza hutsik, lau esleipen egin dira eta lauek uko egin diote. Etxe horren balkoian pankarta jarri dutenek "alokairuaren kostu altuari" egozten diote hutsik egotea.

"Etxebizitza alokatu hauetan soldata gordinaren %33 ordaintzen da eta bestelako gastuak ere badaude: Higiezinen Gaineko Zerga, komunitate gastu altuak eta abar" adierazi dute protestaren egileek. Alokairuzko etxebizitza hauetan ordaindu beharrekoan muga batzuk jartzeko eskatzen dute; "izan ere, soldata gordinaren %33 etxera eramaten denaren %45 inguru da".

eta besteak ?

joseba — 2008/03/12 14:02
eta etxepe bereko gainontzekoak ez al daude bada baldintza berdinetan alokatuta ??

Alokairu merkeagoak

Zabaletik — 2008/03/12 20:07
Auskalo zenbat ordaintzen duten ingurukoek baina hala ere babes ofizialeko alokairu sistema batek unibertsala beharko luke eta baldintza horiek ez dira unibertsalak. Sistema hobetu beharra dago.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Alokairu babestuko etxe baten aurrean protesta

Protesta eragin duen etxebizitzari jarritako pankarta