Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aitor Casado: Mendia eta Ura
Dokumentu Akzioak

Aitor Casado: Mendia eta Ura

2009/03/03

Martxoaren 13an diaporama eder bat aurkeztuko du Aitor Casadok. Izenburua: Mendia eta Ura. 48 minutuko iraupena du eta oraingoz ezin izango da beste inon ikusi.

Lau diaporamak osatzen dutela azaldu digu Aitorrek eta bertan ura eta mendia erlazionatzen direla. Hona banan-banan lau diaporamei buruzko Aitorren azalpenak:

- Urederra: Diaporama hau duela gutxi ZingiZangon aurkeztu genuen eta zaleen gustukoa izan zen. Bertan Urederra eta bere inguruak eskaintzen digun koloreez goza dezakegu

- Pasaia Jaizkibel: Ingurune berezi honek bat baino gehiago ahoa bete hortz utziko du. Ikusgarria da haizeak eta urak egin dezaketena, paregabeko naturazko arkitektura. Bertan Superportua egin nahi dute, argazki hauekin zer galduko den ikus dezakegu

- Elurra: Diaporama hau bi zatitan banatu dut, hasiera ikusgarria, argazki desberdin eta eder batzuk musikaren erritmora, efektu optikoekin. Eta gero ibilbide eta igoera desberdinez osaturiko argazki sorta.

- Relax: Hau ZingiZangeroek ondo ezagutuko dute, arrakasta itzela izan zuen (Kalean hori esaten zidaten), argazki hobeak sartu eta efektuak zerbait aldatu ondoren, emanaldirako amaiera paregabea.


EskerriKxK Leaxpi

KxK — 2009/03/14 14:41
Benetan EskerriKxK Leaxpi!!!1
Emanaldi honek sekulako herrera izan du !
Jendez gainezka, benetan pozten nau!
Bukaeran inork ez zuen galderarik egin, gainera ni berez oso hizlaria ez naiz, hainbeste jenteren aurrena gutxiago.
Baina behin aretotik irten ondoren, galderak eta goraipamenak bat besterik etorri ziren

Mila esker Leaxpi!! Eta hurrengo batera arte!
ZZ-eroak lasai, irteneten gauzatxoa egiten etea expirimentatzen jarraituko dut eta

Bejondaiala hiri

Sailkua — 2009/03/14 17:14
Bejondaiala hiri, Kxk, kristoren lana egin huen, eta haizen bezelakoa azaldu hintzen, umilla, sentibera eta benetako artista.Esan beharrik ez daok, gustura jarraituko ditugula hire esperimentuk...

Aldaketak

KxK — 2009/03/15 11:17
Ikusentzunezkoa ikusi ondoren , lan honetan aldaketak egin behar direla konturatu nintzen.
Urederrako kolore batzu bizigiak pantaila haundia irten ziren. Hori konpontzen ari naiz, baita bukaerako diaporamatxoan.
Beste plaza batzuetan aurkezteko aukera dut eta produktua hobetu behar da

Ikusentzunezkoa Urretxun

KxK — 2009/05/26 20:38
Hurrengo ostiralk 29 , 20tan Urretxuko Labeaga antzokian, "Mendia eta Ura" ikusentzunezko eraberritua aurkeztuko dut. Legazpin ikusi zenuten lan berdina da baina aldaketa txiki asko eta asko daude produktua gehiago borobiltzen duena
Badakit, Legazpiko ekitaldia jende asko ikusteko gogoz geratu zela, orain dute iksteko beste aukera bat dute
Mila esker

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.