Aitor Arana, Nafarroako euskararen ikertzaile
Aitor Arana Urrestillan bizi den legazpiar ezaguna Nafarroako euskalkiak jasotzen ari da azken urteotan. Joan den ostegunean bere azken hiru liburuak aurkeztu zituen. Ameskoako, Elortzibarko eta Ezkabarteko aldaerak jasotzen ditu euretan.
Eleberria, ipuina, antzerkia, haur eta gazte literatura... genero ugaritan trebatu da Aitor Arana idazlea. Nafarroako euskalkiak aztertzen hasi zela badira urte batzuk eta, joan den astean, aipatutako hiru liburuak aurkeztu zituen Hiria argitaletxearen Lingua Navarrorum bilduman. Hori dela eta elkarrizketa interesgarri hau egin zioten Berrian.