Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aintzane Gamiz: «Madrilera joateko tentazioa aspaldi galdu nuen»
Dokumentu Akzioak

Aintzane Gamiz: «Madrilera joateko tentazioa aspaldi galdu nuen»

2008/11/23

Igandeko Berrian elkarrizketa egin diote Aintzane Gamiz aktore legazpiarrari. Bikoizketa-aktore lanetan eta Pilotari telesaileko aktore dabil gaur egun. Laster Penelope Cruzen film batean bikoizketa-lanak egingo ditu.

Kazetariaren galdera bati erantzun hau eman dio Aintzanek:

Madrilen izan naiz lantxo batzuk egiten. Irailean, Escenas de matrimonio telesaileko pare bat ataletan hartu nuen parte. Baina, egia esateko, ia 30 urte ditut, eta Madrilera joateko tentazioa aspaldi galdu nuen. Euskal Herrian oso gustura bizi naiz, nire lekua dut, nire lana, lagunak... Egonkortasun bat badut. Nik hemen dudan guztia utzi eta Madrilera joateko sekulako proiektu ona eskaini beharko lidakete. Baina, ez nuke egingo, gogorra delako eta jende pila bat dagoelako han, lanera joanda. Horretarako, benetan, gogoa eduki behar duzu, eta psikologikoki ere oso indartsu egon behar duzu. Eta, batez ere, prest egon behar zara edozer gauza ikusteko eta sentitzeko.

Elkarrizketa guztia Berriaren web orrian ere irakurri ahal izango dugu.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Aintzane Gamiz: «Madrilera joateko tentazioa aspaldi galdu nuen»

Aintzane Gamiz, aktore eta bizkoizle legazpiarra (eitb.com)