Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iñakiren eta Maixaren erronka
Dokumentu Akzioak

Iñakiren eta Maixaren erronka

2009/06/30

Jon Maiztegi Maixa ta Iñaki Lizarazu zapatuan abiatu ziren Santio bidean Donibane Garazitik eta datorren zapatuan han egotea espero dute.

Argazkia lehenagokoa da, ordea. Oñatin egin zuten spinning saio batekoa. Haimarri egurra eman omen zioten orduan. Orain Burgos inguruan dabiltza. Egunero 120 km inguru egin behar dituzte eta kontuan izatekoa da aurreko asteburun Maixak Quebrantahuesosekoa egin zuen.

Zuek ere zuen oporraldiaren argazkia edo dena delakoa bidal dezakezue elkartea@zingizango.com helbidera edo zuek zeuok argitaratu parte hartu atala erabilita.

H

julenagi — 2009/06/30 14:17
Haimar Zubeldiak, bere izena H erabiliz idazten du. Berak irakurtzen badu...

Hala ere, Haimar iada ez dago Euskaltelen, Astanan baizik. Eta talde profesionaletan "debekatua" dute kontrako taldeetako arropak erabiltzea, hau da...argazkia aspaldikoa dela esan leike. jejeje!

Zuzenduta

ZingiZango — 2009/06/30 15:08
Abistea ez omen zen zuzen-zuzena eta bere egia osoan jarri dugu.

Santiagoko bidea

julenagi — 2009/06/30 20:24
Jakin ere, joan den zapatuan irten zirela Victor Briones eta Iñigo Agirreburualde santiagora euren bizikletak harturik. 5-6 egunetan burutu zuten bidea eta Zapatu honetan bueltatu dira Legazpira berriro ere.

errepidez edo bidez?

joseba — 2009/06/30 20:57
dena den, bidea arrapaladan egiten duen jende honek guztiak, donibanetik orreagara edo orreagatik iruñera, adibidez, errepidez egiten dute bidea ?

edo oinezkoak joaten diren bidez ?

izan ere, igerileku batean edo itsasoan igeri egitea adinako aldea egon liteke.

bidez noski!!!

Maixa ta Zirano — 2009/07/01 20:42
Gabon Villadangos del Paramotik.
Ikusten degu gure abenturak dudak sortarazi dituela Josebaren mezua ikusi ondoren.
Ba ointxe argazkiak igotzeko arazoak ditugu (bueltan ipiniko ditugu) baño aurreratzen dizuet Donibanetik Orreagara oinezkoak egiten duten bide berbera egin genuela, ardi, behi eta animali guztien artean, kasikan bertan Erramun Martirikorena kantatzen bakarrik falta zitzaigun, IKUSGARRIA!!
Honekin Joseba, espero det zure dudak uxatuko genituela.
Ba, besterik gabe, Iganderarte!!
Maixa ta Zirano
P.D.1: famili, ondo gaude
P.D.2: Pintxazok: Zirano (7), Maixa (2)
P.D.3: aurreko mezu bat komentatzeagatik, jakiña da kirolarien artean Victor Brioneses EPO-arekin duen lotura...honekin dena esaten degu!!

aupa bikote!!!!

Miren — 2009/07/01 21:21
zenbat duda sortarazten dittuzuen maixa!!jajaja!horren mutil sanok izanda...ai ene...jajaja!
eta guretzako PD-rik ez???lotsagabe!! :P
Ea ba ze abenturak kontatzen dituzuen bueltan!muxuk!!

zalantzak

Ion Perez Oso — 2009/07/02 10:34
Julenagin aitak ta Bittorrek egindakoari meriturik kendu gabe, ezin ukatu 800 km pasa, errepidez nahiz bidez, spinning bizikleta batekin egitea izugarria dela. Ta, gutxi balitz, atzeko gurpiltxoak zulauta!!Dena den, zuen idatzik zalantza argitu beharrean handitu egiten du. Ze pintxazo motaz ari zeate? Zergatik Ziranok 7 ta Maixak 2? Ziranoren baimenaz, noizko Maixa ta Ixiar tandema berriro errepidean? Argitu bitartean, pedaleo solidario bat kiroldegiko labetik.

markagailua?

joseba — 2009/07/06 21:49
nola doa zulatuen markagailua ??
ziranok 17 - maixak 2 ???

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Iñakiren eta Maixaren erronka

Iñaki, Haimar eta Jon