Agurtzane Elustondo, Trikitixa Elkarteko lehendakari
Agurtzane Elustondo trikitilari legazpiarra Euskal herriko Trikitixa Elkarteko lehendakari izendatu dute.
Larunbatean, otsailaren 19an, Aian egin zuen batzarra Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Bertan, Agurtzane Elustondo legazpiarra izendatu zuten lehendakari. Mikel Gorrotxategi "Alabier"i hartu dio lekukoa.
Agurtzane Elustondo aspaldidanik trikitxaren elitean dabilen musikaria da. Gazte-gaztetatik sariketa ugari irabazi ditu. Garai batean egiten ziren Euskal Herriko txapelketetako azkeneko finalean ere izan zen, 1993an. Gaur egun, Legazpin trikitixa erakusten dihardu bai Haztegi ikastolan, bai Doinua musika eskolan.
eman egurre, agurtzane !!